LH2: GURE AMETSETAKO DBHKO ERAIKINA
Laster Egape ikastolak DBHko eraikin berria izango du. Hau dela eta irakasleek amesteko eskatu digute.
Amesteari
ekin diogu eta pauso hauek jarraitu ditugu artelan eder bat sortzeko:
Lehenengo
pausoa: eraikina eraikiko den tokiaren behaketa.
Bigarren
pausoa: talde txikitan gure artelana izango den bozetoa egin (zein eraikin
mota? nolako patioa? zein kolore erabiliko ditugu?).
Hirugarren
eta azken pausoa: “collage” teknika erabiliz bozetoan irudikatutakoa kartulinean
sortu, talde txikitan, noski.
Ikusten
duzuenez berdea maite dute gure ikasleek (belarra, loreak, zuhaitzak…) eta,
ahal bada, ikastolaren goiko aldean egoten den zaldia ere mantentzea gustatuko
litzaieke.
Ea
azkar bilakatzen den errealitatea gure ametsa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina