2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

ALTXORRAREN BILA

Azkenean, gaur bildu gara gure itsasontziko pirata guztiak eta pentsatuta genuen bezalaxe, aspaldian izkutatutako altxorra berreskuratzeari ekin diogu. 
Lehenengo, denok bildu izan gara.


Ondoren, kapitainak lanaren arauak azaldu dizkigu.
1.  Guztira 4 pista aurkitu behar genituen. Horiek oso ondo irakurri ondoren, informazioa ondo aztertu behar genuen. 
2. Taldeko guztiak batera ibili behar ginen.
3. Beste talderen baten pista ikusiz gero, horren sekretua gorde behar genuen.
Gure itsasontzian, lehenengo pista arreta handiz irakurtzen hasi gara.





Bukatu bezain pronto, eta gehiegi pentsatu gabe, txokoak aztertzen hasi gara. 





Horregatik, pixka bat lasaitu eta gure artean eztabaidatzen hasi gara. Denok gure ideia eman dugu. 



Txoko guztiak miatzen jarraitu dugu.










Demontre!! Ederki ezkutatu genuen altxorra!! Pistetan jartzen zuena ez genuen oso ondo ulertzen edo... Pistak behin baino gehiagotan irakurri behar izan dugu.



Baina ez ginen amore emateko prest, eta, indar handiagoz, pista berriaren bila abiatu gara. 










A ze poza pista berria aurkitzean!!




Lan ederra egin ondoren, altxorra usaindu egin dugu!!


Ezkutalekutik atera eta, lagun onak bezala, gure artean banatu izan dugu.


Taldeko lan bikaina egin dugu!! Izerdia bota dugu, baina merezi izan du. Denok primeran pasa dugu eta altxorra bikaina zen!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina