MAIATZAREN 9AN ADARRAZPI GAZTANDEGIRA JOAN GINEN. GURE GELAKO MADDIRENGURASOEN LANBIDEA EDERKI EZAGUTZEKO AUKERA IZAN GENUEN. MADDIREN GURASOAK MIKEL ETA INMA DIRA. MIKEL ARTZAIA DA ETA INMA GAZTAEGILEA.
IRITSI GINENEAN
ARDIAK ZALAPARTAKA HASI ZIREN.
MIKEL ARDIEI JANA EMATEN HASI ZEN ETA LAISTER ISILDU ZIREN. ARKUMEAK NOLA HELDU BEHAR DIREN ERAKUTSI ETA GERO, ARKUMEA BESOTAN EDUKI GENUEN.
Zarauzko hondartzatik garbi ikusten den lur mutur edo irla dugu San Anton, Getariako Arratoia. Bada
istorio mitologiko bat mendixka honen jatorriari buruzkoa eta haurrei zein
helduei paisaia paregabe honetan belarriak gozatzeko konta diezaiekeguna.
Kondaira honek dioenez, behin batean arrantzale gazte, langile, lerden eta bihotz oneko bat bizi zen
Getarian, Ketaizenekoa. Herriko emakume gehienen ametsa zen Keta. Baina, bi emakume Itegi eta Alsakarte izenekoak,
mutil harekin maiteminduta zeuden
eta nork bereganatuko lehian zebiltzan.
Bi neska haiek maite zutela eta, mutikoa oso pozik zegoen, baina aldi berean
lotsatuta, eta horregatik ez zien kasu
handirik egiten bataren eta bestearen losintxei. Jaramonik eza zela eta, bi emakumeakhasieran aztoratuta ibili
ziren, baina gero haserreak hartu zituen,
biek uste baitzuten mutilak kasurik ez egitearen errua bestearena zela. Horrela
ibili ziren denboraldi batean. Baina, behin batean, Ketak Golindo mendi hegalaren lautada batean, paseatzen zihoala, bi
emakumeak borrokan topatu zituen,
kolpeka eta tiraka, amorruaren amorruz. Zapuztuta, trukean maitasunik jasotzen
ez duten maitaleak zitaltzen diren moduan ari ziren biak.
Hain zen sentibera Ketaon
puska hura, minduta eta zentzumena nahastuta, ezin izan zuen jasan liskar hark
eragiten zion errudun sentimendua eta zeruari
harri bihurtzeko eskatu zion. Bere eskaria bete eta berehala itsas barrenetik egundoko hareharrizko
uhartea azaldu zen, makurtutako arratoi baten gorputzaren itxurakoa, Getariako
badia ixten zuena: horra hor San Anton
mendiaren jatorria. Ketaharri
bihurturiko mendixkaren alboan sortu zen herriak bere izena jaso zuen Ketarri,
Getaria.
Baina zer gertatu zen bi emakumeekin?Euren
irrika eta lo galtzeen eragilea gizaki
izateari utzi eta behin betiko Getariako paisaiaren zati bihurtu zela
konturatu zirenean, Itegi eta Alsakarte emakumexalo haiek, lotsaren lotsez,
oihuka eta negarka hasi eta eurei ere gauza bera gertatzea nahi zutela eskatu
zuten: jainko ahaltsuek entzun eta gaur egun biak han daude harrizko beso bihurtuta, Altxokoarri eta Iteko lurmuturrak baitira. Elkarrengandik hurbil,
baina bananduta, eta begirada
beti-betiko Ketarengan dutela.
ZEIN TXIKIA JAIO NINTZEN.... Txanelako gaia bukatzen ari gara!! Aste hauetan txoko txuria osatu dugu, eta gurasoen laguntzaz, gure txikitako oroitzapenekin hormairudi bat egin dugu. Ilusioarekin egindako lana izan da, eta hementxe dituzue emaitzaren irudi batzuk... MILAESKER GUZTIOI!!
Asteartean, Urriak 11n, herriko postontzira joan ginen gure postalak bidaltzeko!!
Bakoitzak beste ikaskide bati postal bat idatzi dio...Nolakoak izango ote dira?
Ene! Ze gogoa etxeko buzoian postalak jasotzeko!!