2020(e)ko urtarrilakren 19(a), igandea

URNIETA EZAGUTZEN TALDE LANA ETA ERAKUSKETA

ERDI AROA GAIA LANTZEN ARITU GARA AZKEN HILABETEAN, ETA EUSKAL HERRIKO HAINBAT HERRI GARAI HARTAN SORTZEN HASI ZIRELA OHARTU GARA.

GURE HERRIAREN SORRERA ETA BESTE HAINBAT  GAUZA  INTERESGARRI EZAGUTZEKO 
URNIETA HERRIARI BURUZ IKERKETA TXIKI BAT EGIN DUGU TALDEKA ETA ERAKUSKETA ANTOLATU.

 


ERAKUSKETAN, EGINDAKO LANAZ GAIN, URNIETAKO ARGAZKI ZAHARRAK JARRI DITUGU.  

HERRIAREN SORRERA NOLAKO IZAN ZEN  JAKIN DUGU. ARMARRIA AZTERTU DUGU ETA  NONDIK ETA NOLA EKARRI  ZUTEN JAKIN DUGU ERE. 

URNIETAK MUGAN DITUEN HERRIAK  MAPAN IKUSI DITUGU. BERTAKO MENDI,  IBAI ETA ERREKAREN IZENAK IKASI DITUGU.

HERRIKO MONUMENTUAK AZTERTU DITUGU: UDALETXEA, AZKORTE ERMITA, SANTA LEOKADIA ERMITA  ETA SAN MIGEL ELIZA. 
 URTE BATZUETAKO BIZTANLERIAREN KOPURUAK  AZTERTU DITUGU ETA ONDORIOAK ATERA.

HERRIAN IZAN ETA DITUGUN PERTSONA OSPETSUEN BERRI JAKIN DUGU: 
LURDES IRIONDO, XABIER LETE, PLAZIDO MUXIKA ETA NAHIKARI GARCIA.  


HAUEK, TALDEAN GUTAKO BAKOITZAK EGINIKO LANAK DIRA ! ZEIN POLITAK GERATU ZAIZKIGUN!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat