2022(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

 

LH2: GURE AMETSETAKO DBHKO ERAIKINA 

Laster Egape ikastolak DBHko eraikin berria izango du. Hau dela eta irakasleek amesteko eskatu digute.

Amesteari ekin diogu eta pauso hauek jarraitu ditugu artelan eder bat sortzeko:

Lehenengo pausoa: eraikina eraikiko den tokiaren behaketa.

Bigarren pausoa: talde txikitan gure artelana izango den bozetoa egin (zein eraikin mota? nolako patioa? zein kolore erabiliko ditugu?).

Hirugarren eta azken pausoa: “collage” teknika erabiliz bozetoan irudikatutakoa kartulinean sortu, talde txikitan, noski.

Ikusten duzuenez berdea maite dute gure ikasleek (belarra, loreak, zuhaitzak…) eta, ahal bada, ikastolaren goiko aldean egoten den zaldia ere mantentzea gustatuko litzaieke.

Ea azkar bilakatzen den errealitatea  gure ametsa!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina