2019(e)ko otsailaren 23(a), larunbata

ISATSA. JOLAS KOOPERATIBOA

Ostiralean, eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz eta Balioak arloarekin loturik, kanpora atera ginen jolastera. 
Hasiera batean, jolasa modu batean egin genuen: gutako bakoitzak gerritik lotuta isatsa zuen. Norberak isats hori ondo zaindu eta, aldi berean, besteen isatsak harrapatzen saiatu behar zuen. Jolasa pixka bat zailtzeko, esku batekin, bizkarretik pasata, beste besoa heldu behar genuen. Bakoitzak bere estrategiak erabili zituen. Jolasa oso dibertigarria izan zen!!








Bigarren zatian, jolasa beste modu batean egin genuen: Norberak bere isatsa zaindu behar zuen eta besteenak lortzen saiatu behar zuen. Bere isatsa galtzen zuenak "izoztuta" gelditu behar zuen beste norbaitek harrapatutako beste isats bat jarri arte. Orduan, izoztuta zegoenak jolasten jarraitzen zuen.
Modu honetan ere jolasa oso dibertigarria izan zen!!












Jolasa bukatutakoan, hitz egiteko eseri ginen. Gehienok bigarren moduan hobeto pasa genuela oso garbi ikusi genuen. Zergatik? Oso erreza!! Denbora guztian denok jolasten aritu ginelako, inor eliminatzen ez genuenez, ez zen inor jolastu gabe gelditu!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina