2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

ARKITEKTO BAT GURE GELAN!!

Pasa zen ostiralean, Olatz Alonso, gure gelara etorri zen. Bera arkitektoa da eta bere lanaren inguruan hitz egin zigun. 
Bere azalpenak errazago ulertzeko maketa bat eta irudi batzuk ekarri zituen. 





Bere lanaren nondik norakoak azaltzeko berak egindako proiektu baten bilakaera azaldu zigun hasieratik bukaeraino.


Lehenengo, eraikina egin nahi duenak enkargua luzatzen dio. Eskatutakoaren arabera planoak egiten hasten da. Planoa zer den eta nola egiten duen ere azaldu zigun.


Non egin behar den etxea begiratzera joaten da eta haren baldintzak aztertzen ditu: tamaina, eguzkia nondik ateratzen den, errepideren bat gertu dagoen... 


Gauza horiek guztiak aztertu ondoren, planoa egiten hasten da.


Jarraian lur jabearekin elkartzen da ea egindakoa bere gustukoa den edo aldaketaren bat egin behar duen jakiteko. Horretaz gain, legeak agintzen duena ere kontutan izan behar du. 


Planoak prest daudenean, ordenagailuko programa batez, maketa digitala egiten du. Horrek eraikinak izango duen itxura erakusten dio. 


Etxe horretan dabiltzan langile guztiek planoak dituzte eta berak jarritako orientabideak eta neurriak irakurri eta errespetatu behar dituzte: leihoak egiten dituztenek, ateak jarriko dituztenek, eskailerak egingo dituztenek...


Argia eta ura nondik pasako diren ere planoen bidez adierazten du. 




Planoan zegoena pixkanaka-pixkanaka, nola eraikitzen joan zen ikusi egin genuen.




Eraikin bat egiteko 60 plano inguru egiten ditu Olatzek. 


Gauza ugari ikasi dugu berarekin. 
Mila esker Olatz guregana etortzeagatik!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina