2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

OIER EGAÑAK BERE LANAREN XEHETASUNAK EMAN DIZKIGU

Lanbide desberdinak ezagutzeko gogoz jarraitzen dugu. Gaur espero ez genuen bisita izan dugu: Oier Egaña etorri zaigu. Guk ez genekien eta sorpresa polita hartu dugu.
Oierrek Hernaniko Akarregi poligonoan dagoen "Druck Faktoria Grafika" enpresan lan egiten du. Izen horren nondik norakoak azaldu dizkigu.


Kartelak, euskarri desberdinak, argitzen diren kartelak, rotulazioak eta honelako gauzak egiten dituzte. Enpresan 32 langile dira eta berak egiten den guztia kontrolatzeko ardura du.




Bere lanaren inguruko azalpen ugari eman dizkigu. 
Bere enpresa nolakoa den eta zein tresna eta material erabiltzen dituzten ikusteko bideo bat jarri digu. Bertan makina berezi asko daude: batzuk material desberdinen gainean inprimatu egiten dute, beste batek ordenagailuz emandako aginduen arabera materiala moztu egiten du...
Egiten dituzten lanak erakutsi egin dizkigu. Benetan zoragarriak!!




Toki askotan ikus daitezke haiek egindako lanak. Urnietan batzuk badaude. Horietako bat gure ikastolako logoa da. Guk hori ez genekien!!





Enpresek edo talde desberdinek kartelak egiteko eskatu egiten diete. Haiek enkargua jaso eta emandako irudiekin edota testuekin kartelak egiten dituzte. Tamaina guztietakoak izaten dira, batzuk erraldoiak. 




Bere lana gustuko du oso. Baina momentu txar batzuk ere izaten ditu. Batzuetan enkargua jaso egiten du eta, gauza bat dela edo bestea dela, oso denbora gutxian bukatu egin behar dute. 


Eta toki guztietan bezala, gauzak ez dira beti nahi den bezalaxe ateratzen. Gutxitan bada ere, batzuetan zer edo zer gaizki ateratzen zaie. Horrelakorik ez gertatzeko erremedioa ere eman digu: ARRETA!!!



Bukaeran guretzako opariak ekarri dituela esan digu. Pegatinak egitekoaz gain, bere enpresan erabiltzen dituen material batzuk ekarri dizkigu!! Andereñoa oso pozik jarri da eta buruari eragiteko esan digu, pentsatzeko zer egin dezakegun material horrekin. Seguru zerbait bururatzen zaigula!! 
Oso gustura egon gara Oierrekin, denbora segituan pasa zaigu eta berari esker lan berezi bat ezagutu egin dugu. 


MILA ESKER OIER!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina