2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

ZARAUTZEN IZAN GARA!!

Gaur bertan Zarautzetik itzuli gara. Primeran pasa dugu, baina, horretaz gain, gauza ugari ikasi dugu. Atzo, iritsi ginenean, begiraleak gure zain zeuden eta segituan bi egun horietan zer egingo genuen azaltzen hasi ziren. 



Ondoren, hondartza aldera abiatu ginen arrantzarako aparejua egiteko. Baina lehenago, hamaiketakoa hartu genuen, lana egiteko indarra hartu behar bait genuen.



Orain bai, aparejua egiten ikasteko prest ginen. Azalpenei arreta handia jarri genien. 









Probatzeko garaia iritsi zenean ibaira abiatu ginen. Zubi batean kokatu, aparejua bota eta...







Arrainak harrapatu genituen!!




Danielak ere arraia arrantzatu zuen, baina salto batez, amutik ihes egin zion arrain bihurriak. Gure arrantzale bikainak umore onez hartu zuen.
Arrantza saioa bukatutakoan Urola ibaitik itsasontziz ibilaldia egin genuen.






Parke batean merienda hartu eta pixka bat jolastu egin genuen. 







Hondartza aldera joan ginen jarraian. Bertan jolastu eta arte lanak egin genituen. 








Afaldu ondoren, pijama jantzi, hortzak garbitu eta... DISKOFESTA!!!










Neka-neka eginda, baina oso gustura, lotara joan ginen. Hurrengo egunerako indarra hartu behar genuen, lo eder batekin eta gosari hobeagorekin.







Autobusa hartuta Elkanoren omenez egindako oroigarria bisitazera joan gara gaur. Begiraleek nabigatzaile haiek egindako bidaia primeran azaldu digute. 







Jarraian, kaira jaitsi gara eta, arrantzarekin loturiko azalpenak arretaz entzun ondoren, taldeko jolasa egiten hasi gara. Pistak aurkitu behar izan ditugu eta, bukaeran, izkutatutako esaldia asmatu. 





Bazkaldu ondoren, gure begiraleek marinela bikainak izan garela esan digute eta, horren adierazle, marinelen zapia lepoan lotu digute. Bere lana eskertuaz eta musu emanaz, agurtu egin ditugu. Jator askoak izan dira gurekin!!












1 iruzkin:

  1. Benetan politta erreportaia!! Bistan da ederki pasa dutela! Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu