2019(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena

AINHOA JAUREGI KAZETARIA GUREKIN IZAN DA

Gaur Ainhoa Jauregi gurekin izan da. Ainhoa kazetaria da eta bere lanaren inguruko informazioa eman digu. 
Brikomania programa egiten du beste lankide batzuekin batera. 
Lehenengo aldizkari batzuk utzi dizkigu begiratzeko, bere lanean zer motatako gauzak egiten dituzten jakiteko. Programan egindako hegazkin dotore bat ere eraman du guk ikusteko. 



 Brikomaniaren saio bat grabaturik eraman du eta ikusi egin dugu. 


Bere lantokia nolakoa den eta bere lankideak zeintzuk diren erakusteko argazkiak ekarri ditu. Bere ahotsaren grabaketa non egiten duen erakutsi digunean, gure irratsaioa egin genuen gelatxoaz gogoratu gara. Oso antzekoak ziren. Berea dotoreagoa!!





Bere lana egin ahal izateko, informazioa bilatu behar izaten du eta informazio hori zuzena den ala ez konprobatu egiten du. Puntu hau garrantzi handikoa da. Gure belarrietara iristen den guztia ez dugula itsu itsuan sinistu behar, benetan horrela dela ziurtatu egin behar dugula oso garbi esan digu.  
Bildutako informazioa nola kontatuko duen prestatu egiten du. Batzuetan azken momentuko aldaketak egin behar izaten ditu. 


Irakurtzen eta idazten ikastea ere oso garrantzitsua dela esan digu. Saiatuz gero, denborarekin, guk ere horretan trebetasuna lortuko dugula. Bere lanean irakurtzea eta idaztea oinarrizko gauzak dira. 


Prentsa idatzia eta telebista oso desberdinak direla ere esan digu. Telebistan ikusten duguna egiten den lanaren zati bat baino ez dela, saio baten atzetik ikusten ez den pertsona askoren lana dagoela. Eta telesaioak egiterakoan "truko" batzuk erabiltzen direla. 



Brikomania saioak "patrozinatzaileak" dituela kontatu digu. Guk ez dugu hitz arraro hori ulertu, baina Ainhoak azaldu egin digu. 


Ainhoa prentsa idatzian hasi zen bere kazetari lana. Hernaniko "Kronika"-n idazten zuen. Elkarrizketak egin behar izaten zituen. 


Gaur egun Brikomania programan aritzen da. Horretan 13 urte daramatza. 
Kazetaritzaren inguruan ez genekizkien gauza asko ikasi dugu Ainhoarekin. 

ESKERRIK ASKO AINHOA GUREGANA ETORTZEAGATIK!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina