2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

BIGARREN IRRATSAIOA

Atzo emititu genuen gure gelakoen bigarren irratsaioa. Hasieran asteazkenean egitea pentsatuta genuen, baina aste ero honetan gauzak pilatu egin zaizkigu eta ostegunean egin ahal izan dugu. Berriro Laidari eskerrak eman behar dizkiogu, guri lagundu ahal izateko bere ordutegia hankaz gora jarri behar izan baitu. 
Azkortera iritsi garenean, zintzo-zintzo hor aurkitu dugu Laida.
Grabaketa gelan sartu, eseri, mikrofonoak probatu, nerbioak pixka bat lasaitu eta irratsaioari hasiera eman diogu. 
Gu ere urduri samar ginen hasieran, baina pixkanaka lasaitu egin gara eta, aurretik egindako lan handiari esker, primeran egin dugu. 
Aurreko saioan egindako akatsa kontutan izan dugu eta oraingo honetan zuzendu egin dugu. 







Profesionalak ematen dugu!!

Jarraian, irratsaioaren bideo motz batzuk ikus ditzakezue. 









Bikain, neska-mutilak!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina