2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

IKASLEEN FOROA

EA21 proiektuaren barruan, aurten gure ikasleek hondakinen gaia landu dute. Kurtso osoan zehar lan desberdinak burutzen aritu dira. 
Maiatzaren 21an, egindako lanen azalpenak, ateratako ondorioak, hartzen dituzten konpromisoak eta udalari luzatzen dizkioten eskaerak, Ikasleen Forora eraman zituzten. 
Goizeko 10:00etan herriko ikastetxe guztietako ikasleen ordezkariak bildu ziren Lekaion. Egape ikastolako Lehen Hezkuntzako 12 ikasle eta DBH 8 bertaratu ziren. 
Lehenengo saio batean, eta egindakoa azaltzeko, adinaren araberako 4 talde desberdinetan bildu ziren. Udalari egindako eskaera guztiak ezagutzera eman ondoren, beraientzat garrantzitsuenak zirenak aukeratu zituzten. Helduenek egindakoa sakonago lantzen zuten bitartean, txikienak jolas batean aritu ziren.
Hamaiketakoa dastatzeko aukera ere izan zuten. 
11 eta erdiak aldera, aukeratutako eskaerak hainbat ordezkarik bildutako guztien aurrean irakurri egin zituzten. Eskaera horiek, datorren ekainaren 6an udaletxean ospatuko den Udal Foroan, azalduko dizkiete alkateari eta hainbat zinegotziri. Haien erantzunak entzuteko aukera ere izango dute.













Gure Arianek urrezko botoia jarri zion saioari.

Zorionak ikastolako ikasle guztiei egindako lanarengatik!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina