2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna

GURE LEHENENGO IRRATSAIOA

Gaur gure lehen irratsaioa egin dugu. Hau urduritasuna!! Baina asko entsaiatu egin dugu eta ziur ginen primeran aterako zitzaigula. DBHko eraikuntzara iritsi bezain pronto goiko pisuraino igo gara. Laida zain zegoen, guri laguntzeko prest. Mikrofonoen aurrean eseri gara, dena ondo zebilela konprobatu dugu eta argiari begira gelditu gara. Piztu denean, esatari lanetan hasi gara. Hasieran, urduritasunagatik, gure ahotsa pixka bat dardarti atera da. Baina, aurrera egiten genuen neurrian, lasaitzen joan gara eta irratsaioari bukaera polita eman diogu. Guk pentsatzen genuen bezala, oso ondo atera zaigu. Hurrengoan hobetzeko gauzatxo bat apuntatu egin dugu eta hura kontutan izango dugu. 
Eskerrak eman nahi dizkiogu Laidari, guri laguntzeko egin dituen ahalegin guztiengatik. 
MILA ESKER LAIDA!!!








Hona hemen egindako lanaren bideo txiki batzuk.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina